GEOMATIKA ETA TOPOGRAFIA LEHIAKETA

Lehendabiziko aldiz,  Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Geomatika eta Topografia atalak (Euskal Herriko Unibertsitatea), GEOMATIKA ETA TOPOGRAFIA EHU 2012  lehiaketa jarri du martxan, hezkuntza ertaineko ikasleei zuzendutako Topografia eta Kartografia lehiaketa.

Lehiaketa honen helburua hezkuntza ertaineko ikasleen artean informazio geoespaziala jaso, banatu, interpretatu eta analizatzearekin zerikusia duten zientziak ezagutaraztea da. Aldi berean, ikasleak Geomatika eta Topografia Ingeniaritza Gradura gerturatzea nahi dugu, lan merkatuan duten etorkizuna eta gaitasunak ezagutu ditzaten. Titulazio hau Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU /UPV) 2010-2011. urtean hasi zen, Gasteizko Ingeniaritza Eskolan hain zuzen ere.

OINARRIAK

  1. 2012-13 ikasturtean DBHko hirugarren edo laugarren ikasturtean, Batxilergoan edo Lanbide Heziketan matrikulatuta dagoen edozein ikaslek parte har dezake. Ez dago ikastetxe batetik aurkez daitekeen ikasle mugarik.
  2. Lehiaketan hainbat galdera errazi erantzun behar zaio. Galdera hauek Geomatika eta Topografian Ingeniaritza Graduan eta topografia eta kartografiako oinarrizko galderetan oinarrituta daude (teknologia topografiko berriak, satelite bidezko irudiak, informazio geoespazialerako webguneak, eta abar.).
  3. geomatikatopografia.gradua@ehu.es helbidean lehiaketa eta galderei buruzko zalantzak argituko dira.
  4. Lehiaketa abenduaren 20 arte egongo da zabalik. Post honen bukaeran erantzun beharreko galdera sorta ikusiko duzu. Ikasle bakoitzak behin bakarrik parte har dezake, beraz, lehiaketa-orria bete eta bidali aurretik galderen erantzunak jakitea komeni da.
  5. Saria irudian ikusten duzun bezalako bi tableta elektroniko izango dira. Bat galdera gehien zuzen erantzuten dituen ikaslearentzat (bat baina gehiago izanez gero zozketa egingo dugu) eta bestea parte-hartzaile gehien dituen ikastegiarentzat.

ARNOVA 9 G2 8 GB - 1 GHz - Estados Unidos, Europa

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s